Martxan da 'Ni ere, EMUlagun' egitasmoa

Pasa den ostiralean, apirilaren 25ean, abiatu zuten 2016an Donsotian egingo duten Europako Musikari Gazteen Jaialdiaren harira ·'Ni ere, EMUlagun' kanpaina. Helburu nagusia, jaialdia gizarteratu asmoz, egitasmoa babesteko boluntario eta kolaboratzaileak aurkitzea da.
Europako Musika Eskolen Elkartearen (EMU) Batzar Nagusiak iaz iragarri bezala, 2016ko maiatzean egingo dute Donostian, bi edo hiru urtetik behin Europar Batasuneko estatu kideren batean egiten den Musikari Gazteen Jaialdia. Estatuko UEMyD, Euskal Autonomia Erkidegoko EHME eta Nafarroako ASEMNA elkarteek osatzen dute, besteen artean, EMU eta horregatik, EMUlagun guztiak jaialdiaren lagun aktibo bihurtzeko asmoz sortu dute "Ni ere, EMUlagun egitasmoa".
Nola lagundu?
Antolatzaileen lehen urratsa, egitasmoa ezagutarazteko balio duen bideoa sortzea izan da. 2016ko jaialdiko partaide izango diren ikasle eta musikariez gain hainbat ezagunek ere parte hartu dute, tartean besteak beste, Juan Mari eta Elena Arzak sukaldariek, Errealeko futbolariek eta Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoek.
Egitasmoaren bigarren fasea apirilaren 23an abiatu zuten, partaidetza sustatzeko helburuarekin. Aurreikusitako zenbakien arabera, guztira, Europako 100 edo 300 musikari inguruk parte hartuko dutenez, lurralde guztiko udalen eta eskolen ekarpena baliatuko dute, gutxienez, 70 mikro-egoitza edo agertoki lortzeko.
Maiatzaren 15etik aurrera, berriz, ikastetxe kolaboratzaileen bitartez, Europako Musikari Gazteen Jaialdian parte hartuko duten musikarientzako bizilekuak bilatuko dituzte eta, ekainetik aurrera, jaialdia aurrera eramateko beharrezko baliabide guztiak lortzea izango da erronka.
Udaren bueltan, jaialdiaren irudi publikoa bultzatzeko asmoz, teknikariak, musikari profesionalak eta jaialdiaren enbaxadore izango diren EMUlagunak bilatuko dituzte, eta azken fasean, 2015eko urritik aurrera, jaialdia aurrera eraman ahal izateko beharrezkoak izano diren boluntarioen sarea osatuko du "Ni ere, EMUlagun" egitasmoak.
Zure ekarpena egin nahi baduzu, jarri zaitez "Ni ere, EMUlagun" egitasmoarekin harremanetan musika_eskola@donostia.org helbidera idatzita.

Ni ere, EMUlagun from donostiaeskola on Vimeo.