Martxan da Nafarroako Komikiaren Azoka

Martxan da Nafarroako Komikiaren Azoka Erakusketak, lantegiak, topaketak, aurkezpenak eta bestelakoak izango dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxan-da-nafarroako-komikiaren-azoka/@@download/image/expocomicweb1_0.jpg
2024/09/09
Erakusketak, lantegiak, topaketak, aurkezpenak eta bestelakoak izango dira.
Martxan da Nafarroako Komikiaren Azoka

Nafarroako Komikiaren XV. Azokak hamarnaka ekitaldia izango ditu datozen asteotan: mahai-inguruak, lantegiak, bisita gidatuak, zuzeneko sorkuntza, artistekin topaketak, erakusleiho ilustratuak, autoedizio azoka eta bigarren eskukoa, hitzaldiak... 

Bi erakusketa izango dira Kondestablen. Alde batetik, Picasso protagonista duena, eta 170 pieza baino gehiagoz osatutakoa.  Sortzaileek, komikia baliatuz, Picassoren mitoari eta mitoa iruditeria kolektiboan txertatzeari buruzko gogoeta egiten dute. Beste aldetik, Stephane Levallois artista frantziarraren Kafkaren metamorfosia erakusketa dago.  Levalloisek Kafkaren eleberriari buruz egindako lana biltzen du.

Irailaren 6tik 27ra, Nafarroako Komikiaren XV. Azokari lotuta, hainbat jarduera ere izango dira Kondestablen. Sagar Forniesen zuzeneko esku-hartzea, Josefina Altunaren topaketa, Las lámparas llegaron sin novedades argitalpenaren aurkezpena eta Riki Blanco eta Candela Sierraren  nanoikuskizuna izango dira besteak beste. Horretaz gain, J.J. Chasek, Riki Blancok eta Charlie Christensenek solasaldiak egingo dituzte.

Bestetik, lantegiak ere antolatu dituzte. Bea Lemarekin Arpilleras izango da helduentzat, eta haurrentzat, berriz, Erakutsi zure botereak. Azkenik, irailaren 27an, Cristina Navarlazen Oxímoron erakusketaren bisita gidatua izango da.