Martxan da Mintzalasai

Mintzalasai ekimena martxan jarri dute, Ipar Euskal Herriko biztanleria euskararekin konektatzeko helburuarekin. Hala, hilabete honetan hasita eta sei astez, ekitaldiz betetako egitaraua prestatu dute Baionan, Angelun eta Biarritzen.
Antolatzaileek adierazi dutenez, uda hasieran aurkeztutako azken datu soziolinguistikoen arabera premiazko behar batzuk agerian utzi dituzte eremuan, eta euskararen erabilera aktibatzeko jarri dute martxan Mintzalasai. Hain zuzen, hiru hiri hauetan metatzen da Ipar Euskal Herriko biztanleriaren herena baino gehiago eta euskararekiko deskonektatuena da.
Hartu hitza!
15.000 euskaldun eta elebidun hartzaile bizi dira inguruan, eta antolatzaileen esanetan, egunero euskara praktikatzeko 15.000 aukera dituzte: okindegira sartzean, autobusera igotzean, administrazioko harreran, haur parkean, ezezagun batekin harremanetan sartzerakoan, lantokian...
Hala, 6. aldiz eta 6 astez, Mintzalasai ekimenak 75 aktibitateen inguruan bateratzeko eta boteretzeko aukera eskainiko du. 45 elkartek parte hartu dute antolakuntzan.
MINTZALASAI 2017
- 6 aste.
- 75 hitz ordu.
- 60 laguntzaile.
- 45 elkarte antolatzaile.
- 30 egitura parte hartzaile.
HEMEN AURKITUKO DUZU EGITARAUA PDFn.