Martxan da Leioako XXV. Argazki Lehiaketa

Martxan da Leioako XXV. Argazki Lehiaketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxan-da-leioako-xxv-argazki-lehiaketa/@@download/image/2012947112leioa_argazkilehiaketa.jpg
2012/12/13
berria
Urriaren 19a bitarte zabalik da Kultur Leioak antolatuta Leioako XXV. Argazki Lehiaketan parte hartzeko epea. Gaia librea eta zuri-beltza, kolorea eta Iphoneografiak edo mugikorrarekin egindako argazkiak izango dira lehiaketa honetako modalitateak.


Argazkiek derrigorrez, 30x40 cm-ko neurri estandarrean eta 1,7 mm-ko lodierako passpartout batean aurkeztu beharko dira, Kultur Lehioak muntaiarako adibidean –alboan atxikita– azaltzen duen gisan.
Epaimahaia Leioako Alkateak –edo berak eskuordetutako zinegotziak, Kultura eta Gazteria sailaren zuzendariak eta lehiaketaren diziplinan aritzen diren beste 3 kidek osatuko dute, eta sari-banaketa azaroaren 30ean izango da, 19:30etatik aurrera Kultur Leioan.
Sei sari banatuko dituzte aurkeztutako ezaugarrien arabera, koloretan eta zuri beltzean aurkeztutako lanik hoberenek 400 euro eta diploma jasoko dute, hiru argazkitako multzorik hoberenak ere 400 euro eta diploma jasoko ditu, mugikorrarekin ateratako argazkirik hoberenak 300 euro eta diploma jasoko ditu eta azkenik herriko lanen artean argazkirik onenak 200 euroko saria izango du.
Aurkeztutako lanen kopuruaren arabera, parte hartutako guztien lanak Kultur Leioako 5. solairuan ikusgai izango dira 2012ko urriaren 26tik abenduaren 28ra bitarte.