Martxan da laugarrenez Musiketxeak deialdia

Martxan da laugarrenez Musiketxeak deialdia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxan-da-laugarrenez-musiketxeak-deialdia/@@download/image/musiketxeak_15_1430739076.jpeg
2015/05/04
berria
Erredakzioa @Gaztezulo
Martxan da laugarrenez Musiketxeak deialdia
Euskalduna eta musikaria zara eta Musiketxeak egitasmoan parte hartu nahi duzu? Ibili bizkor, maiatzaren 24ra bitarte zabalik baituzu laugarren edizioan izena emateko epea.


Musiketxeak egitasmoak martxan du dagoeneko, laugarren edizioa. Euskal Herrian gutxienez 4 urtez erroldatua den orori eta gehienez ere 3 diska argitaratu dituzten talde zein bakarlariei zuzenduta, maiatzaren 24ra bitarte zabalik da izena emateko epea.

Interesa duen orok, ‘Musiketxeak talde deialdia 2015’ izenarekin musiketxeak@gmail.com posta elektronikora bidali beharko dituzte proposamenak. Gutxienez 3 kanta bidali behako ditu partaide bakoitzak mp3 edo wma formatuan, taldearen biografia txikia, bi argazki, riderra zehaztapen tenikoekin eta, aukeran, artisten zuzeneko baten grabazioia DVDan.

Musiketxearen helburu nagusia partaideen sustapenerako erakusleiho izatea da, eta errepide bidaiak eta dietak beregain hartuko ditu eta taldeak kolaboratzaile diren aretoetan edo jaialdietan hiru kntzertu emango dituzte gutxienez.

Epaimahaiak proposamenaren kalitatea, originaltasuna eta hartutako arriskua izango ditu kontutan, eta ez dira aintzat hartuko epe barruan heltzen ez diren proposamenak. Epaimahaiaren azken erabakia ekainaren 5ean iragarriko dute.