Martxan da laugarrenez Bilboko Gazteen Blog Lehiaketa

Nontzeberri atariak, Bilboko Udalarekin elkarlanean, abian jarri du euskara sustazeko jomuga duen Bilblogari lehiaketa. Bilbotarra, gaztea eta euskalduna bazara, idaztea maite baduzu eta oraindik parte hartu ez baduzu, ibili bizkor eta eman izena azaroaren 23a baita zure ekarpena bidaltzeko azken eguna!
Laugarrenez, martxan da Bilboko 15 eta 35 urte bitarteko gazte euskaldunei zuzenduta, Nontzenberrik antolatzen duen blog lehiaketa. Egitasmoaren helburua euskara, gazteak eta teknologia berriak uztartzea izaki, azaroaren 23ra bitarte zabalik da izena emateko epea.
Blog pertsonalak, taldeko blogak eta blog tematikoak izango dira lehiaketan parte hartzeko hiru atalak, eta horietako bakoitzean blogik interesgarrienak sarituko ditu epaimahaiak. Irabazleek 200 euroko saria eskuratuko dute.
Lehiaketan izena emateko epea zabalik da azaroaren 23ra bitarte eta parte hartzeko interesa duen guztiak, Bilblogari Lehiaketaren webgunean aurkitu daitekeen izen-emate orria bete beharko du, eta lehiaketaren oinarrietan azaltzen diren baldintzekin batera, bilblogari@bilblogari.net helbidera bidali beharko ditu.
Epaimahaiak abenduaren hasieran jakinaraziko ditu irabazleen izenak eta sari banaketa ere abenduan izango da.