Martxan da Komikiak ere euskaraz! lehiaketan izena emateko epea

Saure argitaletxearen ekimenez, komikiak eta euskara uztatuko dituen lehiaketa digital berria martxan da, Komikiak ere euskaraz! izenekoa. Funtsean, haiek proposatutako bost orriko komiki bati burbuilak bete behar dizkiozue, ahalik eta era original eta zuzenenean.
Egitasmo benetan interesgarria Saure argitaletxeak dakarrena. Helburua ez da komiki oso bat sortzea, marrazkiak egitea, horiek margotzea… Aldiz, dagoeneko eginda dauden hiru komikiren artean bat aukeratu beharko dute parte hartzaileek, eta istorioaren oinarrizko azalpenak jaso ostean, komikiko burbuilak bete beharko dituzte. Azkenik, galdetegi bat pasa beharko dute, antolatzaileek gaiaren gainean duten ezagutza maila jakin dezaten. Eta noski, jasotako lanen artean, originaltasuna, sormena eta gramatikaltasuna hartuko ditu kontuan epaimahaiak irabazleak nortzuk diren ebazteko.
Komikiak ere euskaraz! lehiaketan parte hartu nahi izanez gero, bete beharreko baldintza bakarra adina da, hau da, 14 urte baino gehiago izan behar dituzu. Halaber, lehiaketaren webgunean sartu eta banaka eman beharko duzu izena.
Ezaugarriak
Aukera bakoitzak bost orrialde ditu. Lehen orrian pertsonaien eta egoeraren inguruko informazioa aurkituko duzu; arretaz irakurri. Ondoren, bigarren, hirugarren eta laugarren orrietan komikietako marrazkiak eta burbuila hutsak ageri dira. Noski, horiek betetzea da egiteko nagusia. Eta azkenik, bosgarren orriko galdetegia bete beharko da. Erraza, ezta?
Lanak bidaltzeko epea 2013ko urriaren 18ra bitarte izango da zabalik, eta noski, dena online egin beharko da.
Gaian aditua den epaimahaiak 10 lan onenak hautatuko ditu, eta hiru onenek diru saria jasoko dute diploma eta ekomiki baterako sarbide kodeaz gain: lehenak 300 euro, bigarrenak 200 eta hirugarrenak 100. Animatu!!