Martxan da Irudimena sormen lehiaketa

Martxan da Irudimena sormen lehiaketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxan-da-irudimena-sormen-lehiaketa/@@download/image/397fd37d-4462-4_1446140647.jpeg
2015/10/29
berria
Erredakzioa @Gaztezulo

Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak abian dute Irudimena sormen lehiaketaren bosgarren edizioa. Parte hartzeko interesa baduzu, ibili bizkor eta eman izena azaroaren 15a baino lehen. 


Dantza izango da aurten, Irudimena lehiaketaren ardatz nagusia, eta parte hartu nahi duen orok Ainhoarrak, Larrain-dantza, Mutil-dantzak, Txantxoak, Bralea, Oilasko-biltzea, Hegi, Erregelak et Pipaon eta Villanuebako paloteadoak doinuen artean bat aukeratu beharko du lehendabizi. 

Ondoren, hiru sailetan banatu dute lehiaketa. Horrela, doinua aukeratuta, soinu baten sorrera (musika, kantua, nahasketa…), euskarazko testu baten sorrera edozein generotan, edo irudi berri baten sorrera (argazkia, marrazkia…) proposatu beharko du. 

Parte hartzea zabalik dago 14 urtetik gorakoentzat, eta adingabeek aitamen baimen idatzia helarazi beharko dute izena ematerakoan. Era berean, guztira, parte hartzaile bakoitzak gehienez ere bost lan proposatu ahal izango ditu,

Lehiaketaren oinarriak eskuragarri daude lotura honen bitartez, eta parte hartzeko interesa duen orok, inprimakia beteta, mezu bitartez bidali ahalko ditu info@irudimena.eus helbidera azaroaren 15a baino lehen. 

Aukera hau galdu nahi ez baduzu, ibili bizkor eta parte hatu!


Sariak


Lehendabiziko saria: 

Soinu sormen hoberenari 300 euroko erosketa bonoa

Sormen grafiko hoberenari 300 euroko erosketa bonoa

Sormen literario hoberenari 300 euroko erosketa bonoa

Bigarren saria 

Soinu sormen hoberenari 200 euroko erosketa bonoa

Sormen grafiko hoberenari 200 euroko erosketa bonoa

Sormen literario hoberenari 200 euroko erosketa bonoa