Martxan da Ipuin Erotikoen 17. Lehiaketa

Martxan da Ipuin Erotikoen 17. Lehiaketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxan-da-ipuin-erotikoen-17-lehiaketa/@@download/image/20121168775ipuin_erotikoak.jpg
2012/12/13
berria
Martxan da Ipuin Erotikoen 17. Lehiaketa
Basauriko Euskarabila elkarteak antolatuta martxan da dagoeneko, Ipuin Erotikoen Lehiaketaren 17. edizioa. Lehiaketan parte hatu dezakete 16 urtetik gorakoek, argitaratu gabeko lanak aurkeztu beharko dute, apirilaren 20a baino lehen.


Parte hartu nahi duenak, 16 urtetik gorakoa izan beharko du eta ipuinak DIN A-4 formatuan, hutsuneak barne, 2500 karaktereko ipuinak izan beharko dute, bi eta hamar orrialde artekoa, besteak beste.
Lanak entregatzeko bi aukera daude, batetik email bidez bidali daitezke, 'Ipuina' izeneko fitxategi batean, eta beste batean 'egilea' izenarekin datu pertsonalak bidali beharko ditu.
Paperean entregatzeko berriz, sobre batean lana joango da, lemarekin soilik, eta sobre txikian datu guztiak bidali beharko dituzte, eta identifikatu ahal izatkeo, sobre txikiaren azalean lema idatzi beharko da.
Ipuinak bidaltzeko epea apirilak 20an amaituko da, eta maiatzan ezagutuko dira irabazleak. Lehenak 600 euro irabaziko ditu, bigarrenak 400 eta azkenik, Basauriko onenarentzako saria ere izanen da 250 eurokoa.
Ipuin erotikoen lehiaketa 90eko hamarkada erdian sortu zen literatura sustatzeko helburuarekin, eta batez ere, garaian erotismoak euskaraz zuen presentzia ahulagatik. Euskarabilak aukera ona ikusi zuen lehiaketa hori antolatzeko, eta dagoenko saritutako ipuinekin osatutako bi liburu argitaratu dira, Bero Hezeak eta Basagurina, Hain zuzen ere.