Martxan da Interneteko proiektuak aurkezteko Nettoki ekimena

Martxan da Interneteko proiektuak aurkezteko Nettoki ekimena https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxan-da-interneteko-proiektuak-aurkezteko-nettoki-ekimena/@@download/image/201221365nettoki1.jpg
2012/12/13
berria
Interneteko ekintzaileen proiektuak laguntzeko programa martxan jarri du Conteneok. 'Nettoki, Sareko Ekintzaileak' izena du, eta aisialdiari, kulturari eta kirolei buruzko webgune bat aurrera eramateko laguntza eskainiko du. Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 30era bitartekoa da, baina proiektuak aurkeztu ahala aukeratzen joango dira. Horiek sei hilabeteko tutoretzak jasoko dituzte, pixkanaka beren lana Sarean jartzen joateko.

Bilboko Alhondegiak eta Bilbao Ekintza Sailak antolatu dute ekimena. Pixkanaka, aukeratuak izango diren proiektuek berrikuntza eta bideragarritasun klaseak jasoko dituzte, hilabetean 90 minutuko tutoretzak, alegia. Besteak beste, Garapen Teknikoa, edota Lan Metodologia landuko dituzte.

Sei hilabeteko epea igarotakoan, proiektua martxan jartzeko prest badago, 5.000 euroko laguntza emango diete egileei. Gainera, giza baliabideak, baliabide teknikoak, ekarpen ekonomiko gehigarria, bulegoa jartzeko lekua, eta enpresako gestioan ere laguntzak eskainiko zaizkie.