Martxan da Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketa

Arabako Foru Aldundiaren ekimenez, abian da beste urte batez Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketa. Lanak irailaren 2ra bitarte bidali ahal izango dira, eta euskara nahiz gaztelerazko modalitateetan, 6.000 euroko sari bana eskuratuko dituzte garaileek. Animatu!
Literatur zaletasuna bultzatzeko asmoz, Arabako Foru Aldundiak orain 42 urte antolatu zuen lehen aldiz Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketa, eta urtez urte parte hartzaileen kopuruak gora egin du. Deialdia erabat irekia da, ipuin bat idatzi nahi duen orok hartu baitezake parte lehiaketan, eta bi kategoria bereizi dituzte: gaztelerazkoa eta euskarazkoa.
Parte hartzeko 10 eta 25 orrialde bitarteko ipuin bat idatzi beharko duzue, tarte bikoitza utziz eta Arial 12 edo antzeko tipografia baliatuz. Lanek, noski, originalak eta argitaratu gabek izan beharko dute, eta irailaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dituzue Arabako Foru Aldundiko Euskara, Klutura eta Kirol Sailean. Halaber, egilearen hainbat datu atxiki behar dituzue gutun azalean.
Sari potoloak
Gaia ere guztiz librea da, baina kontuan izan parte hartzaile bakoitzak lan bakar bat aurkeztu ahal izango duela modalitate bakoitzean (euskarazkoan ala gaztelerazkoan). Ondoren, epaimahaiak kategoria bakoitzeko garaile bana hautatuko du, eta 6.000 euroko diru-saria eskuratuko dute.