Martxan da Ibilaldia 2012ko kanta aukeratzeko Abesti Lehiaketa

Martxan da Ibilaldia 2012ko kanta aukeratzeko Abesti Lehiaketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxan-da-ibilaldia-2012ko-kanta-aukeratzeko-abesti-lehiaketa/@@download/image/201111166295ibiabesti.jpg
2012/12/13
berria
Trapagarango Itxaropena Ikastolak abian jarri du, 2012ko maiatzaren 27an Trapagaranen izango den Ibilaldi, Bizkaiako ikastolen festarako kanta aukeratzeko lehiaketa. Parte hartzeko interesa dutenek urtarrilaren 12a baino lehen aurkeztu beharko dituzte beren lanak.



Lehiaketan parte hartzeko, estilo guztietako musika taldeek aukera izango dute, argitaletxe-kontraturik gabe dauden bitartean. Abestiak euskerazkoak izan beharko dute, eta "Ikastola" eta "Ibilaldia" hitzak izan beharko dituzte, derrigorrez.
Irabazleak, Ibilaldian kontzertua eskaintzeko aukera eskuratuko du, eta baita bideoklipa egiteko ere. Bideokliparen produkzio eta promozio gastu guztiak antolatzaileen esku egongo dira.
Lan guztien artean, bost abesti aukeratuko dituzte antolatzaileek, eta Ibilaldiaren web orrian zintzilikatuko dituzte, bertako erabiltzaileek bozkatzeko aukera izan dezaten.