Martxan da hiztegitxoak.eu plataforma berria

Martxan da hiztegitxoak.eu plataforma berria https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxan-da-hiztegitxoakeu-plataforma-berria/@@download/image/hiztegitxoak_1389969756.jpg
2014/01/20
berria
Martxan da hiztegitxoak.eu plataforma berria
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 96 euskara elkartek osatzen duten Euskaltzaleen Topaguneak hiztegitxoak.eu web orria argitaratu berri du Sarean. Bertan euskaratik beste 35 hizkuntzetarako noranzkoan eta alderantziz itzulitako hiztegiak eskuratu daitezke.


Munduan 6.500 hizkuntza baino gehiago daude, horietako asko egoera gutxituan, euskara bezalaxe, eta Euskal Herrian ere gero gehiago dira atzerritik etorritako herritarrek ekarrita, entzun daitezkeen mintzairak. Guztien arteko kohesio eta komunikazio hizkuntza euskara izan dadin du helburu Euskaltzaleen Topaguneak, eta horretarako, martxan jarri du hiztegitxoak.eu Sareko atari berria.

Euskaratik beste 35 hizkuntzatara, eta haietatik euskarara itzulitako 330 hitzeko oinarrizko hiztegiak aurkituko ditu bertan erabiltzaileak. Ez hori bakarrik, hizkuntza berrietako oinarrizko hiztegiak txertatzeko aukera ere eskaintzen du plataformak, hiztunen arteko sarea hedatuz joan dadin.

Besteak beste, hassaniera, italiera, kroaziera, poloniera, katalana, galiziera, alemana, daniera, islandiera, bulgariera, jahankera, tamazighta, fula, hindia, urdua, txinera edota wolof bezalako hizkuntzak bildu dituzte.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren babesarekin, euskarak ‘zubi hizkuntza’ funtzioa bereganatu deza urratsak ematen ari da Topagunea, herritarrak aberasteaz gain, kultura aniztasunaren eredu garbiena den eleaniztasuna indartzeko.