Martxan da Herri Urrats 2012rako logotipo lehiaketa

Iparraldeko Ikastolek publikoarengana jo dute, aurten ere, logotipoaren aukeraketa egiteko eta dagoeneko zabalik dago proposamenak aurkezteko epea. Lanak uztailaren 1a baino lehen bidali beharko dira Herri Urratseko bulegora eta irabazleak 300 euroko saria izango du.
Aurten sorkuntzak, Herri Urrats, 2012ko maiatzaren 13a, Senpere eta leloa, Elkartuz zabaldu, izan beharko ditu eta leloaren adiera kontutan izanik, aurkezpenak euskarri guztietan erabilia izateko eta lau koloretan argitaratzeko egokia izan behar du. Lehiaketan parte hartu nahi duenak, hortaz, lana informatika fitxategian bidali eta logotipoaren adierazpena ere atxiki beharko du uztailaren 1a baino lehen.