Martxan da GureEskuKlip lehiaketa!

Gure Esku Dago dinamika aspalditik ari da motorrak berotzen, eta dagoeneko ekainaren 8an egitekoak diren Giza Katearen antolaketan ari dira buru-belarri. Goierriko taldeak, baina, ekimenari bultzada handiago bat emateko asmoz, GureEskuKlip bideoklip lehiaketa jarri du abian.
Bakarka, taldean ala koadrilan, lagunekin, familiarekin, ikaskide nahiz lankideekin… nahi duzuen eran har dezakezue parte GureEskuKlip lehiaketan. Gehienez ere hiru minutuko iraupena duen bideo bat osatu behar duzue, edozein hizkuntza erabiliz, eta gaia, noski, erabakitzeko eskubidea izango da, horixe baita Gure Esku Dago dinamikaren aldarria.
Nazioen Mundua ekimena eta Gazta zati bat / A peace of Cheese (Jon Maia, 2012) dokumentala kimu dituen egitasmoak iragan ekainean egin zuen Euskal Herri mailako aurkezpen ekitaldia Irunen. Geroztik, herriz herri joan dira dinamika auzotarren artean zabaltzen, eta jomuga ekainaren 8an Durangotik Iruñeara egingo duten Giza Katea izango da. 50.000 lagun bildu nahi dituzte Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen alde.
Ekimen hori iragarri eta herritarren parte hartzea aldez aurretik sustatzen joateko, beraz, abiatu du lehiaketa Goierriko taldeak. Eta irabazleek sari potoloak eskuratuko dituzte: ikusleen boto gehien jasotzen dituen bideoak 800 euro eramango ditu, eta epaimahai profesionalak hautatutako lanak 500 euro.
Hartu parte!
Arestian aipaturiko ezaugarridun bideoa prest duzunean, igo ezazue Sareko bideo plataforma batera (Youtube, Vimeo, Euskaltube…), eta loturarekin batera, bete hemen aurkituko duzun inprimakia. Dagoeneko zabalik da parte hartzeko epea, eta otsailaren 16ra bitarte iraungo du.
Ondoren, otsailaren 24tik martxoaren 3ra bitarte, webgunean bideo onenak bozkatzeko tartea izango da, eta martxoaren 21ean, ostirala, sari banaketa ekitaldia egingo dute Beasaingo Igartza Jauregian, 18:00etan. Animatu!