Martxan da GazteOn! baliabideen gida digitala

Martxan da GazteOn! baliabideen gida digitala https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxan-da-gazteon-baliabideen-gida-digitala/@@download/image/gazteon_gida_1431598804.jpg
2015/05/14
berria
Erredakzioa @Gaztezulo
Donostiako Udaleko Gazteria Bulegoak GazteOn! gida sortu du  informazio bilaketarako tresnak gazteen esku jartzeko asmoz. GazteOn! atariak guztira, 1.000 baliabide baino gehiago eskaintzen ditu.


Dagoeneko erabili daiteke Gazteria Bulegoak sortu duen GazteOn! gida digitala. guztira, aisi-hezitzailea, hezkuntza, enplegua, etxebizitza, kultura, kirola, boluntariotza eta partaidetza, gizarte baliabideak, osasuna, bidaiak, partaidetza eta elkartegintza, ekologia, ingurumena eta mugikortasuna, edota administrazio publikoak alorretako 1.000 baliabide baino gehiago eskaintzen ditu.

Bilaketak egin nahi dituenak bi aukera ditu: hitzen bidezko bilaketa orokorra, edo kategorien araberakoa. Emaitza guztiak, inprimatu daitezke eta, nahi izanez gero, helbide elektronikoaren edo sare sozialen bitartez elkarbanatzeko aukera ere badago.

2014ko datuen arabera, Gazteria Bulegoak guztira, 1.000 bilaketa inguru jaso zituen, gehienak aurrez aurre eginak. Hala ere, azken urteotan gora egin omen du posta elektronikoz, gizarte sareez edo telefonoz egindako bilaketen kopuruak. Erbailtzailearen profila, antza, 23 urteko gaztea da, eta emakumeek gizonek baino gehiago erabiltzen omen dute.

Edukiak


ENPLEGUA: Lan eskaintzak dituzten atarietarako loturak, ikastaroak eskaintzen dituzten erakundeak, langileak hautatzeko enpresak, aldi baterako laneko enpresak (ETTak), e.a.

ETXEBIZITZA: Babes ofizialeko etxebizitzetarako izena emateko informazioa, eta antzekoak.

BIDAIAK ETA AISIA: Non egin Europako Osasun Txartela, non atera Nazioarteko Gida Baimena, Nazioarteko Ikasle Txartela edo Aterpekide Txartela, zer garraiobide erabili, Santiago Bideari buruzko informazioa, non izena eman auzolandegietan parte hartzeko, e.a.

HEZKUNTZA: Bekak; lanbide heziketako nahiz unibertsitateko ikasketak egiteko ikastetxeak; sukaldaritza edo yoga edo frantses ikastaroak egiteko zentroak, e.a.

KULTURA ETA AISIA: Antzerkia, dantza, argazkigintza eta abarri buruzko ikastaroak ematen dituzten erakunde, akademia eta eskolen inguruko informazioa. Entsegu-lokalak, 30 urte baino gutxiagokoentzat deskontuak egiten dizkieten tokiak; e.a.

AISI-HEZITZAILEA ETA AISIALDIA: gaztelekuak, gaztetxeak, gazteentzako bestelako zentroak, udalekuak, auzolandegiak, aisialdiko taldeak, scout taldeak, e.a.