Martxan da Gasteizko XIII. BIzikletaren Astea

Martxan da Gasteizko XIII. BIzikletaren Astea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxan-da-gasteizko-xiii-bizikletaren-astea/@@download/image/bizikletaren_as_1400500520.jpg
2014/05/19
berria
Ekainaren 1era bitarte luzatuko da aurten, Gasteizko Udalak Bizikleteroak elkartearekin eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiarekin elkarlanean antolatzen duen hamahirugarren Bizikletaren Astea eta, bi astez, hitzaldiak, ikastaroak, lentegiak, bizikleta irteerak eta lehiaketak nagusituko dira Arabako hiriburuan.


Gaur, maiatzak 19, abiatuko da aurtengo egitarua estreinatuko duen lehendabiziko hitzaldia, arratsaldeko 20:00etan, Aldaben. Euskarazko hitzaldien artean azpimarratu daitezke, besteak beste, Carlos Zulaikaren 'Tandem perfektua' –maiatzak 20– eta Ainhoa Perez de Nanclares eta Koldo Zubizarretaren 'Mundua bizikletaz Asian' –maiatzak 21–.

Bizikletan ibiltzen ikasi nhai duenak ere izango du aukera, maiatzaren 19tik 23ra bitarte Landatxoko kiroldegian eta maiatzaren 26tik 30era bitarte San Andres kiroldegian eta, bizikletaren oinarrizko mekanikaren, BMX modalitateen inguruko tailerrak ez dira faltako.

Maiatzaren 24an, gainera, goizeko 11:30etatik 13:30etara bitarte, 5 urtetiko gorakoentzako irteera bat antolatu dute eta, Bizikletaren XIII. Astearen proramazioa borobiltzeko, azkenik, Kontakizun Laburren IV. Lehiaketa antolatu dute. Bizikletaren inguruko gaztelerazko eta euskarazko lanik hoberenek 250 euroko bono bat irabaziko dute, auzoko denda batean gastatzeko.