Martxan da Gasteiz Munduan Blog lehiaketa

Martxan da Gasteiz Munduan Blog lehiaketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxan-da-gasteiz-munduan-blog-lehiaketa/@@download/image/201110172061gasteizmunduantxiki.jpg
2012/12/13
berria
Gasteizko Udalaren Gazteria Atalak gazteen mugikortasuna sustatzeko Gasteiz Munduan blogaren lehiaketak martxan dira dagoeneko, eta 2012ko maiatzak 20a bitartean aurkezteko epea zabalik da.



Gasteiz Munduan blogak post edo sarrera lehiaketa jarri du abian eta urriaren 10etik maiatzak 20ra bitarte zabalik da aurkezteko epea.
Lehiaketak bi kategoria bereizten ditu, batetik, 35 urte bitarteko gazteei zuzendua dago eta Gasteizen jaio direnek edota orain bertan erroldatuak direnek parte hartu dezakete, Gasteizetik kanpo izan dituzten egonaldietako, ikaskeetatako edo boluntariadoarekin zerikusia duten sarrerak bidaliaz. Bigarren kategorian, berriz, 16 eta 30 urte bitartekoei zuzendua dago, eta orain biziztzen ari diren mugikortasun espereientzien inguruan idatzi beharko dute hauek.
Lehiaketaren helburu nagusia gazteek kanpoan izandako esperientziak saritzea da, esperientzia horiek ematen duten etekina sustatzeko, eta irabazleari Eroski Bidaia agentziak 700 euroko txartela emango dio kategoria bakoitzean.
Sari banaketa 2012ko ekainean egingo den ekitaldi batean izango da, eta sarrera garrantzitsuenak Arabako Diario de Noticiasen publikatuko dira.