Martxan da espazioko zaborra biltzeko lehen misioa

Martxan da espazioko zaborra biltzeko lehen misioa Lau hatz dituen pintza bat edukiko du aireratuko den espaziontziak. Pintza horiekin espazioak dauden zabor handienak hartu ahal izango ditu ez dezaten gure atmosferan amaitu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxan-da-espazioko-zaborra-biltzeko-lehen-misioa/@@download/image/5fcfcda24b27f.jpeg
2020/12/10

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Lau hatz dituen pintza bat edukiko du aireratuko den espaziontziak. Pintza horiekin espazioak dauden zabor handienak hartu ahal izango ditu ez dezaten gure atmosferan amaitu.
Martxan da espazioko zaborra biltzeko lehen misioa

Honelako misio batekin aireratzen den munduko lehen espaziontzia izango da hau eta Europako Espazio Agentziak (EEA) suitzako enpresa txiki bat enkargatu zion berau sortzeko lana.

EEAko zuzendari orokorra den Jan Woerner-en arabera: “Espazioa gureazpiegitura da eta garbi mantendu beharra dugu, izan ere, horretaz gain etorkizuneko merkatua ere bada eta”. 

EEA erakundeak inoiz ez ditu zerbitzuak kontratuta eta beraz, Clear Space deitutako enpresarekin egindako merkatu espazial baten lehen pausoak dira honako hauek. Woerner-ek argi dugu: “Ez dugu erakustaldi bat egin nahi, baizik eta benetako misio bat”.  

Lehen misio hau 2025. urterako aurrerikusta dago. Helburua zaborrik handienak jasotzea da eta orbitan dauden sateliteei zerbitzu bat eskaintzea euren bizi itxaropena luzatu dadin, konpondu beharrekoa konponduz. 

Clean Space-ekoen ustez misioa erakargarria da, baina baita arriskutsua ere. Helburua misio espazialek ingurugiroan duten eragina gutxitzea da. Honela, aipatu dute zabor zatiak atzeman ditzaketela, baina bertan egon arte ez dutela jakingo nola mugitzen diren. Lehendabizi espaziora igotzean behatu egin beharko dira, eta horren arabera hauek jasotzea errazagoa edo zailagoa izango da. Hasierako plana kohetea 500 kilometroko garaierara botatzea da, eta bertan jaso beharreko basura jarraitzea.  

ClearSpace-1 misioak 100 milioiko aurrekontua du eta Suitzan etorkizuneko zerbitzu baten lehen harria bezala ikusi dute. Lurreko orbita garbitzea etorkizuneko lana ote? 

Argi dagoena da arazoa geroz eta larriagoa dela. Estimatzen da gure orbitarten inguruan 34.000 zabor zati daudela hainbat metrotakoak. Horiei, milioi bat zabor txik gehitu behar zaizkie, zentimetro gutxi batzuetakoa. Hauek baino txikiagoak diren 128 milio zabor ere badabiltza hortik zehar bueltaka. Pieza handiak, jada funtzionatzen ez duten sateliteak barne, arriskutsuenak dira, horietako bik elkarren aurka talka egiten badute -jada gertatu den bezala- puska txiki ugari sortzen baitituzte. 

Arazoa beraz, larria da. Historia espazialean zehar (1957tik) ia 6.000 kohete jaruti dira eta 10.500 satelite kokatu espazioan. Horietaitk 7.000 oraindik orbitan daude, nahiz eta 3.300 satelitek bakarrik dauden momentu honetan funtzionamenduan. Horretaz gain, Internet zerbitzua eskaintzeko satelite txiki pila bidaltzen ari dira orbitara eta hauek ere, etorkizunean arazo ugari emango dituzte ziur.