Martxan da Durangaldeko Maketa Lehiaketa

Martxan da Durangaldeko Maketa Lehiaketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxan-da-durangaldeko-maketa-lehiaketa/@@download/image/durangaldeko-i-_1361190474.jpg
2013/02/18
berria
Martxan da Durangaldeko Maketa Lehiaketa
Abadiño, Amorebieta, Iurreta eta Durangoko udalen elkarlanari esker abian da Durangaldeko Maketa Lehiaketaren lehen edizioa. 1.800 euroko saria irabazteko aukera izango du talderik hoberenak eta 500 eurokoa, berriz, abestirik onenak. Animatu eta parte hartu!


Martxoaren 8ra bitarte zabalik da Abadiñook, Amorebietako, Iurretako eta Durangoo udalek lehen aldiz antolatu duten Maketa Lehiaketa. Udal Gatedi plana duten udalerrietako musika talde guztiei zuzenduta dago lehiaketa. Parte hartzen duten taldeak diskrik argitaratu gabeak eta kontratu diskografikorik gabeak izan beharko dute, beti ere.

Musika taldeak 18 eta 35 urte bitartekokak izan beharko dute eta parte hartuko duten guztien artean bederatzi aukeratuko ditu epaimahaiak. Horiek guztiek,  Abadiñon, Zornotzan eta Durangon ariko dira lehiaketak antolatzen dituen hiru kontzertuetan eta irabazleek azken emanaldi bat egingo dute Durangoko Plateruenean.

Epaimahia, berriz,  musika adituek eta udaletako teknikariek osatuko dute eta martxoaren 18an iragarriko dute erabakia. Parte hartzeko interesa duten talde guztiek, hortaz, martxoaren 8a baino lehen bidali beharko dute alboan deskargatu dezakezuen izen emate orria eta, taldearen hiru kantek osatzen duten artxibo konprimitua maketa.udalgaztedi@gmail.com helbide elektronikora.

Sariak:


  • Talderik hoberenak: 1.800 euro
  • Euskarazko kantarik hoberenak: 500 euro
  • Aipamen berezia: Udal bakoitzak eskubidea izango du udalerriko talderik hoberenari aipamen berezia egiteko.