Martxan da Bilblogari Lehiaketa

Bilboko gazteek aurten ere, aukera dute Nontzeberri kultur atariak antolatu duen Bilblogari blog lehiaketan parte hartzeko. Azaroaren 21 bitarte zabalik dago blogak aurkezteko epea.
Bilboko 15 eta 35 urte bitarteko gazteek aukera dute Nontzeberri kultur atariak, aurten ere, antolatu duen blog lehiaketan parte hartzeko. Euskara, gazteak eta teknologia berriak sustatzea da lehiaketaren jomuga eta blogaren jarraipenean ideiak, irudimena eta gaitasuna baloratuko ditu epaimahaiak.
Lehiaketak hiru atal desberdintzen ditu, batetik, blog pertsonalak, bestetik, taldeko blogak, eta azkenik, blog tematikoak, eta atal bakoitzeko bitakorarik hoberenak 300 euro irabaziko ditu.
Euskara maila, kalitate literarioa, diseinua, gaurkotzea eta originaltasuna izango dira epaimahaiak kontutan izango dituen oinarrizko irizpideak, eta originaltasunak ere, sari berezia izango du.