Martxan da Baztan-Bidasoako bertsopaper lehiaketa

Martxan da Baztan-Bidasoako bertsopaper lehiaketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxan-da-baztanbidasoako-bertsopaper-lehiaketa/@@download/image/bertsopaper_1366968704.jpg
2013/04/26
berria
Maiatzaren 17ra bitarte zabalik da Baztan-Bidasoako XXVI. Bertsopaper Lehiaketan izena emateko epea. Norberak aukeratutako gaian, doinuan eta neurrian bidali beharko dituzte bertso sortak, parte hartzeko interesa duten guztiek.


Hogeitasei urte betetzen ditu aurten Baztan-Bidasoako Bertsopaper Lehiaketak. Salbuespenik gabe, urtero-urtero antolatu dute Berako Kultur Batzordeak, Bortzirietako Bertso Eskolarekin eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin elkarlanean, inguruko bertsolari eta bertsozaleei zuzenduta dagoen lehiaketa.

Aurreko urteetan bezala, gaia, doinua eta neurria libreak dira, eta lehiaketan lau kategoria bereizi dituzte antolatzaileek. Lehenan, 10 urte bitarteko haurrek parte hartuko dute, bigarren kategoria, berriz, 11 eta 14 urte bitarteko gaztetxoena izango da, hirugarrena, 15 eta 18 urte bitartekoena, eta azkena, 18 urtetik goitikoei zuzendutakoa.

Sari banaketa maiatzaren 31ean izanen da, arratsaldeko 18:00etan, Berako Kultur Etxean.

Kategoriak:


A. 10 urte bitarteko haurrak:
Bertso sorta: Bi kopla edo bertso bat, guttienez
Sariak: Lehendabizikoak, garaikurra + 50 euro / Bigarrenak, 30 euro

B. 11 eta 14 urte bitarteko gaztetxoak:
Bertso sorta: Lau kopla edo bi bertso, guttienez
Sariak: Lehendabizikoak, garaikurra + 100 euro / bigarrenak, 30 euro

D. 15 eta 18 urte bitarteko gazteak:
Bertso sorta: Lau bertso, guttienez
Sariak: Lehendabizikoak, garaikurra + 150 euro / bigarrenak, 120 euro

E. 18 urtetik goitikoak:
Bertso sorta: zortzi bertso, guttienez
Sariak: Lehendabizikoak, garaikurra + 200 euro / Bigarrenak, 150 euro