Martxan da Basauriko Komiki Lehiaketa

Martxan da Basauriko Komiki Lehiaketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxan-da-basauriko-komiki-lehiaketa/@@download/image/basauri_komiki_1391601059.jpg
2014/02/05
berria
Martxan da Basauriko Komiki Lehiaketa
Martxoaren 31a bitarte zabalik da Basauriko Kultur Etxeak antolatzen duen 'Ganorabako 2014' Komiki Lehiaketan parte hartzeko epea. 2003an antolatu zuten lehen aldiz eta dagoeneko hamaikagarren edizioa abiatu da.


Komikigintza maite duen guztiarentzat iritsi da azken urteetan ezinbesteko hitzordu bilakatu den Ganorabako 2014 Komiki Lehiaketa. Gai librean, partaidetza irekia du aurten ere Basauriko Kultur Etxeak antolatzen duen lehiaketak.

Parte hartu nahi duen guztiak, gehienez ere, A-4 neurriko lau orriko lanak bidali ahal izango ditu –edo beste neurri batean, proportzioan–. Euskarazko zein gaztelerazko lanak onartuko dituzte, zuri-beltzean zein koloretan. Idazkuna jarrita, formatu bertikaleko lanak bidali ahal izango dira bakarrik, istorio bakarrekoak zein biñeta sailak.

Epaimahaiak, azkenik apirilean bilduko da jasotako lan guztien artean sarituak erabakitzeko. Lehenak, 900 euro jasoko ditu, bigarrenak 450 euro eta hirugarrenak, berriz, 300 euro. Hiru sari nagusietaz aparte, gainera, beste bi lan gehiago ere sarituko dituzte. Batetik, saririk jaso ez duen euskarazko autore onena eta azkenik, saririk hartu ez duen Basauriko autorerik hoberena.

Aukera hau galdu nahi ez baduzu ibili bizkor eta hasi marrazten, martxoaren 31a bitarte baituzu izena emateko aukera. Zorte on!