Martxan da 'Bake Mugimenduak' fllm laburren lehiaketa

Martxan da 'Bake Mugimenduak' fllm laburren lehiaketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxan-da-bake-mugimenduak-fllm-laburren-lehiaketa/@@download/image/20129106847bakefilm.jpg
2012/12/13
berria
'Bake Mugimenduak' lelopean Gizagune Fundazioak Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean abian jarri du film laburren lehiaketa. Irailaren 23tik 28ra bitarte aurkeztu ahal izango dira lan guztiak.

Bakegintza-Bake Kultura, Baketuz-Bake Kulturaren Sustapena eta GazteBakez-Gazteak dira lehiaketak bereizten dituen hiru atalaketa kategoria bakoitzak sari bana izango du.
EAEn bizi direnen artean 18 urtetik gorakoak dute irailaren 23tik 28ra bitarte zabalik izango den lehiaketan parte hartzeko aukera, bakarka zein taldeka. Lanak euskarri digitalean grabatu eta editatuta bidali beharko dira, inskripzio fitxarekin batera.
Partaideen artean kategorien araberako hiru sari banatuko ditu epaimahaiak. Lehendabizikoak 1.000 euro eta Bizikidetza Sustatzeko Elkarrizketa Metodologiak Nazioarteko Mintegian, bi lagunentzako parte-hartzea jasoko du. Bigarrenak 600 euro eta Gernikako Bake Museora joateko 25 lagunentzako bisita gidatua, eta azkenik hirugarrenak, 400 euro eta Gernikako Bake Museoa bisitatzeko bi lagunentzako gonbidapena.