Martxan da Arabako VII. Maketa Lehiaketa

Martxan da Arabako VII. Maketa Lehiaketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxan-da-arabako-vii-maketa-lehiaketa/@@download/image/kongluten_1363169581.jpg
2013/03/11
berria
Martxan da Arabako VII. Maketa Lehiaketa
Zazpigarrenez abian jarri du Arabako Foru Aldundiak musika maketen lehiaketa. Urtero bezala, Araban erroldatuta dauden gazteei zuzenduta dago lehiaketa, eta bakarlari zein talde gisa aurkeztu ahal izango da interesa duen guztiak. Adi, irailaren 16a bitarte duzu zure maketa bidaltzeko aukera!


Diskoetxeren batekin aurretik diskorik grabatu ez dutenek soilik izango zazpigarren edizio honetan parte hartzeko aukera, baina autofinantziazioaren bitartez lanik publikatu dutenei ere zuzenduta dago VII. Maketa Lehiaketa.

Lanen iraupena 20 eta 30 minutu bitartekoa izan beharko du, ohiko musika euskarritan grabatua, eta lan guztiak Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailean aurkeztu beharko dira irailaren 16a baino lehen.

Lehiaketa bi zatitan banatuko da. Batetik, partaideen artean zortzi maketa aukeratuko ditu epaimahaiak, eta horiek izango dira, hain zuzen ere, zuzenekoen fasera pasako direnak. Horrrela, bigarren fasea kontzertuena izango da. Guztira bi hitzordu antolatuko dituzte eta horietan talde eta bakarlariek 30 minutuko zuzenekoa egingo dute, azkenik, epaimahaiak irabazlearen izena erabaki eta iragarri arte.

Irabazleak 6.000 euro jasoko ditu eta euskarazko maketarik hoberenak, berriz, 1.000 euro. Finalerdira iristen diren taldeen kontzertuak 150 eurorekin ordadinduko dituzte, gainera.