Martxan da Arabako Maketa Lehiaketa

Martxan da Arabako Maketa Lehiaketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxan-da-arabako-maketa-lehiaketa/@@download/image/maketak_1393414166.jpg
2014/02/26
berria
Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak musika maketen lehiaketa abian jarri du beste behin. Aurtengoa zortzigarren edizioa izango da eta irailaren 15era bitarte zabalik da lanak bidaltzeko epea.


Lehiaketak, ohi bezala, bi fase edukiko ditu. Lehendabizikoan maketa aukeraketa egingo dute eta bigarrenean berriz, kontzertuak. Epaimahaiak jasoko dituen lan guztien artean hiru sar banatuko ditu. Lehenari 6.000 euro, euskarazko maketarik hoberenari 1.000 euro eta finalerdira iritsiko diren zortzi taldeen kontzertuetan 150 euro jasoko ditu partaide bakoitzak.

Arabann erroldatuta daudenei zuzenduta dago eta kontratu diskografikorik ez duten bakarlari zein taldeek dute edizio berrian parte hartzeko aukera eta lan guztiak irailaren 15era bitarte bidali behar dira Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saileko egoitzara (Probintzia plaza 5, 3. solairua, Gasteiz).

Musika maite baduzu eta arabatarra bazara, ez galdu aukera eta eman izena Arabako VIII. Maketa Lehiaketan!