Martxan da Aitzol Aramaio film laburren lehiaketa

Martxan da Aitzol Aramaio film laburren lehiaketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxan-da-aitzol-aramaio-film-laburren-lehiaketa/@@download/image/20129201928aitzolaramaiokortolehiaketa.jpg
2012/12/13
berria
Martxan da Aitzol Aramaio film laburren lehiaketa
Iaz Ondarroan zendu zen zine gidoilari eta zuzendariaren omenez antolatu dute Legorretan Aitzol Aramaio film laburren lehiaketa. Irailaren 30era bitarte zabalik dago lanak aurkezteko epea.

Lan guztiak 2010. urteko urtarrilaren 1etik aurrera egindakoak izan  beharko dute eta DVD formatuan aurkeztu beharko dira. Gai librea eta 30 minutuko iraupena izan beharko du gehienez ere, eta lehiakide bakoitzak nahi bezainbeste film aurkeztu ditzazke.
Nazioarteko lehiaketa izanik, edozeinek hartu dezake parte eta filmak ozenak zein mutuak izan daitezke. Lanak, hala ere, lehiaketako bi hizkuntza ofizialetako batean aurkeztu beharko dira, hau da euskaraz zein gazteleraz.
Aurkeztuko dituzten lan guztien artean batzordeak egitarau bat osatuko du eta emanaldiak urte honetako urriaren 20an izango dira. Epaimahaia, berriz, zinearekin eta arte, letra eta informazio arloekin harremanetan dauden profesionalek osatukok dute.
Lan guztien artean, formatua edozein dela ere, bi sari banatuko dituzte. Lehena, film labur hoberenaren saria izango da eta 1.000 euro irabaziko ditu, eta bestea berriz, Legorretako film labur hoberenak jasoko du, 300 euroko saria, besteak beste.