Martxan da 'Adierazi Beldur Barik!' lehiaketa

Martxan da 'Adierazi Beldur Barik!' lehiaketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxan-da-adierazi-beldur-barik-lehiaketa/@@download/image/2011913232520100923182921-punto-lila-adierazi-beldur-barik.jpg
2012/12/13
berria
Berdinsareak lehen aldiz, Adierazi Beldur Barik! lehiaketa antolatu du azaroaren 25ean ospatuko den emakumeenganako indarkerairen aurkako Nazioarteko Egunaren ekimenen artean. Lehiaketan parte hartzeko izen emate epea zabalik dago dagoeneko eta azken eguna urriaren 29a izango da.

Berdinsareak bi helburutan oinarritu du lehiaketaren lehendabiziko edizioa. Batetik, emakumeenganako indarkeria prebenitzea eta bestetik indarkeria matxista ukatzen duten adierazpen artistikoak sustatzea. Horregatik, lehiaketak adierazpen artistiko guztiei zabaltzen dizkio ateak. Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan erroldatuta dauden 16 eta 26 urte bitarteko gazteek dute lehiaketan parte hartzeko aukera, eta indibidualki zein taldeka lan bakarra aurkeztu ahal izango dute. Lan guztien artean, hiru sari banatuko dira, 1.000 euro irabazle bakoitarentzat, eta gainera, Bilbon egingo den "Beldur Barik! Jaialdian" aurkeztuko dira irabazleen lanak. CD edo DVD formatuan entregatu beharko dira guztiak, www.beldurbarik.org web orrian dagoen inskripzio orriarekin batera. Urriaren 29a baino lehen, partaideen udalerriko Berditasun Sailera edo Eudelen bulegoetara bidali beharko dituzte eta irabazleen izenak azaroan argitaratuko dira.