Martxan da 13 eta 16 urte arteko gazteek TikTok sarearen bidez gauzatu beharreko Bziber lehiaketa
Azkue Fundazioak antolatutako Bziber lehiaketaren seigarren edizioa hilabete osoan zehar egongo da martxan. TikTok sare soziala du oinarri lehiaketak, gazteak eta sareak euskaraz ehuntzeko asmoz.
Martxoaren 6tik 31ra bitartean, 13 eta 16 urte bitarteko gazteek TikTok sarean pil-pilean dauden lau erronka egin beharko dituzte. Aurten, gainera, hala nahi izanez gero, taldeka ere parte hartu ahal izango da eta erronkak lagunekin batera grabatu. Bideoak modu publikoan edo pribatuan bidaltzeko aukera izango da.
Martxoaren 31n zozketa bidez egingo da sari banaketa; banakako kategorian, Twitch plataformarako zortzi harpidetza izango dira jokoan, eta taldearen kasuan, abentura esperientzia bat.
Aurreko edizioan bezala Asier Burguete aktorea izango da lehiaketaren gidaria, eta berak proposatuko ditu erronkak. Berarekin batera, ezagunak diren beste tiktoklari batzuk ere parte hartuko dute ekimenean, besteak beste, Lorea Intxausti, Elene Mendizabal, Ane Perez Acedo, Julen Portillo, Dupliksaa eta Olatz Pozo.

Lehiaketari buruzko informazioa www.bziber.eus webgunean kontsulta daiteke.
