Martinez Irujok jantzi du txapela

Martinez Irujok jantzi du txapela https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martinez-irujok-jantzi-du--txapela/@@download/image/201012134338DSCN2234.JPG
2012/12/13
berria
Juan Martinez Irujok Lau t'erdiko Pilota Txapelketaren finala irabazi du. Iberoko pilotariak 22-17 mendean hartu du Abel Barriola, Donostiako Atano III.a pilotalekuan.

"Barriola gaur egungo pilotari osoena da. Falta zaion bakarra txapelak irabaztea da". Zale baten hitzak dira. Lau T'erdikoa ere ezin jantzi leitzarrak. Abel Barriola leitzarrak ezin hobeto ekin zio partidari (0-7), baina Irujo berehala suspertu egin da. Ezer ezean utzi du Barriolaren aldea, eta gainera aurretik jarri da. Errusiar mendiaren parekoa izan da lehiaren hasiera. Aitaren batean, 13-8 aurreratu da Irujo. Barriolak baina, adorea ez du falta izan eta aurkaria estu hartu du. 14na berdinduta ere izan da neurketa, baina une horretan, Barriolak pasa egin, eta Irujok ostera ere ihes egin du markagailuan.
19-14 galtzen zihoala, itxaropen izpia piztu zaio Abeli, bi tanto egin baititu jarraian. Hurrengoan baina, sakean ez du asmatu, motzegi geratu zaio, eta beharbada une horretan amore eman du leitzarrak.
Partida ondorengo prentsaurrekoan, Irujok esan du norgehiagoka ona izan dela, eta ez duela partida beltz ikusi, 0-7 hasi bada ere. Barriolak, bere aldetik, ez du aitzakiarik bilatu nahi izan, eta Lau T'erdiko Txapelketaren seigarren finala galdu badu ere, animoso agertu da aurrera begira.
"Zaleek bakarrik txapeldunak gogoratzen du". Beste zale batek esana da. Ados. Hein batean, hori bai. Barriola osatzen ari den ibilbidea gogoan izango dute zale askok luzaroan.