Marteren irudi ikusgarriak

Marteren irudi ikusgarriak Mende erdia igaro da lehengo giza esplorazioak Marteko lurrazalera iritsi zirela eta ordutik hainbat irudi ikusgarri utzi dizkigu planeta gorriak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/marteren-irudi-ikusgarriak/@@download/image/superficie-marte-fotografias.15-09-2021.sci-innovacion.jpg
2021/09/27

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Mende erdia igaro da lehengo giza esplorazioak Marteko lurrazalera iritsi zirela eta ordutik hainbat irudi ikusgarri utzi dizkigu planeta gorriak.
Marteren irudi ikusgarriak

Marteren lehen irudia NASA erakundearen bitartez iritsi zen 1976. urtean. Orduan, planetaren lurrazala kalitate baxuan eta txuri beltzean soilik ikusi ahal izan zen. Alabaina, ordutik teknologia izugarri hobetu da, eta orain, ia 50 urte beranduagoa Marteko paisaien ikuspegi berri bat dugu. 

Marteri lehen argazkia 1976ko uztailaren 20an atera zion NASAren Viking 1 zundak. Ordura arte inongo espazio ontzik lortu ez zuena lortu zuen, Marteren atmosferan sartzea. Viking 1 harrizko desertu baten erdian kokatu zem, bere kamara lurrera zuzendu eta argazkia atera zuen. Irudian zundaren hanketako bat ere agertzen da Marteren lurrazalarekin batera. Irudi baliotsua da, lehena izan zelako, nahiz eta ordutik beste zunda berriagoek irudi txundigarriagoak utzi dizkiguten. 



Honela, ia mende erdi daramatzagu Marte esploratzen. Gizakia, zientzia fikzioa errealitate bihurtuz, unibertsoan aurrera doan seinale dira argazki ikusgarri hauek: