Marteko arroila

400 metro luze da Valles Merineris izeneko Martitzeko arroila, eta hamar kilometroko sakonera du. Eguzki Sistemako handiena da, Coloradoko arroila ospetsua baino hamar aldiz luzeagoa eta bost aldiz sakonagoa, Europako Agentzia Espazialaren arabera. Sorrera Olympus Mons izeneko sumendiari estuki loturik egon litekeela gaineratu dute, azken hau ere gure sistemako handiena.