Marte lehen urdina zela uste da

Aurkikuntza hau Arizona eta Stanford unibertsitateetako ikertzaileek burutu dute eta Earth and Planteray Science Letter aldizkarian argitaratu.
Zientzialariek aintzira, erreka eta ozeanoak egon zirenaren ebidentziak behatu dituzte. Curiosity roverrak batutako datuen arabera, Marteren hastapenetako atmosfera hidrogenoz osatua egon zitekeen.
Honek erakusten du Marte, behinola, epela eta hezean izan zela, eta atmosfera zuela. Lurraren antzekoa izango zen, beraz, bizitzeko modukoa izan zitekeela uste dute adituek, nahiz eta ezinezkoa den jakitea sekula bizitzarik ukan zuen ala ez. Marte urdina zenean Lurra oraindik sortzeko prozesuan zegoen suzko harri handi bat zen, pixkanaka hozten zihoana.
Lortutako datuen arabera, Marten egon zen atmosferaren osagai nagusia hidrogenoa zen. Horrek esan nahi, Marte planetak sekula ura izan zuela, eguzkia egun baino %30 ilunagoa zenean.
Orain dela 4.200-3.700 milioi urte inguru, gutxi gora behera, Martek planeta beroago bat bihurtzeko trantsizioa hasi zuen, egungo tenperatura hotz eta lehorrera iritsi arte. Aurkikuntza interesgarriak badira ere, oraindik galdera asko daude erantzun gabe: zenbat denboraz izan zuen ura Martek? Likidoa al zen?