Marta Meszaros zuzendariari eskainitako zikloa

Marta Meszaros zuzendariari eskainitako zikloa Gaur eta bihar proiektatuko dituzte zinemagilearen filmak, Antzoki Zaharrean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/marta-meszaros-zuzendariari-eskainitako-zikloa/@@download/image/meszaros-marta.jpg
2022/11/08

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Gaur eta bihar proiektatuko dituzte zinemagilearen filmak, Antzoki Zaharrean.
Marta Meszaros zuzendariari eskainitako zikloa

Emakumeek egindako zinemari buruzko jardunaldien baitan hainbat emakume zinemagileren lana aurkeztu da azken urteotan. Horien artean izan dira, esaterako, Delphine Seyrig, Margarethe Von Trotta, Ida Lupino, Jane Campion eta Kinuyo Tanaka. Aurtengoan, berriz, Márta Mészáros zinemagile hungariarrak zuzendutako filmak ikusi ahal izango dira Antzoki Zaharrean eta Tabakaleran.

1968an estreinatutako Eltávozott nap proiektatu zuten atzo Tabakaleran, eta gaurkoan 1976an kaleratutako Kilenc hónap (Bederatzi hilabete) eskainiko dute Antzoki Zaharrean, 19:00etan. Film honetan lantegian lan egiteko herri txiki batetik hirira joaten den neska bat da protagonista. Bertako langileburua berarekin harreman bat izaten saiatuko da, baina hasieran neskak uko egingo dio bere proposamenei.

Bihar, berriz, 1984an estreinatutako Napló gyermekeimnek (Nire umeentzako egunerokoa) emango dute, 19:00etan, Antzoki Zaharrean. Juli umezurtza eta haren aitona-amonak Sobietar Batasunetik etxera itzuli dira 1940ko hamarkada bukaeran, eta Magda izekok komunismoan fede itsuan oinarrituta hezi nahi du nerabe burugogorra.