Marta Eturak Goya saria irabazi du

Marta Eturak Goya saria irabazi du https://www.gaztezulo.eus/albisteak/marta-eturak-goya-saria-irabazi-du/@@download/image/20102152579marta_etura.jpg
2012/12/13
berria
Marta Eturak Goya saria irabazi du
Aktore donostiarrak Bigarren Mailako Aktore Onenarena etxeratu du, 'Celda 211' filmean egindako lanagatik. Hain zuzen ere, pelikula horri eman dizkio sari gehien Espainiako Zinema Akademiak.

Protagonistaren neska lagunaren larruan ari da Etura Celda 211 filmean.
Aktore euskal herritarra hiru aldiz egon da aurretik saria eskuratzeko zorian, AzulOscuroCasiNegro, Para que no me olvides eta La vida de nadie filmeengatik. Azken urteetan, besteak beste, Casual Day eta Las trece rosas pelikuletan ikusi dugu.