Marrazoen radarra

Marrazoen radarra https://www.gaztezulo.eus/albisteak/marrazoen-radarra/@@download/image/25p40-4.jpg
2012/12/13
berria
Marrazoen radarra
Aditu batzuen ustez, itsasoan marrazo batekin topo eginez gero,  lasai eta geldirik egon behar da. Beste batzuek, berriz, kontrakoa diote, gorputza astindu behar dugula marrazoa uxatzeko. Inoiz honelako egoera arriskutsu batean izatea suertatzen bazaigu, lehendabiziko aholkua jarraitu beharko genuke. Azalpena honakoa duzue: marrazoek antzemate sistema berezia dute aho inguruan; Lorenzini anpuluak. Anpuluen bitartez, marrazoek, nahiz eta oso urrun egon, edozein mugimenduk sortutako korronte elektrikoak jasotzen dituzte. Beraz, geldi!