Marrazainak epailea jipoitu zuen

Italiako futbol marrazain bat zigortu egin dute, epailea jipoitu izanagatik, eta bost urtetan ezin izango du lan hori egin. Gaztetxoen futbol partida batean, epaileak jokalari bat kanporatu zuen eta jarraian, marrazaina epailea jipoitzen hasi zen. Ez da oso portaera arrunta, noski, baina gauza da marrazaina kaleratutako futbolariaren aita zela. Sutsuak dira gero jokalarien gurasoak!