Marraren bestaldean

"Zapaldu marra" antzezlana estreinatu berri du Pikor Teatroa talde gasteiztarrak. Drogaren kontsumoa hizpide dute lau protagonista gaztek.
Gazteekin aritu da lanean azken urteetan Pikor Teatroa. 2000. urtean "Ukituz ukitu" hiesari buruzko lana sortu zu-ten, eta makina bat emanaldi egin zituzten Hego Euskal Herriko ikastetxe eta kultur etxeetan. "Zapaldu marra" ikuskizunarekin datozkigu orain arabarrak. Gazteentzako antzezlan umoretsua da honakoa eta drogaren kontsumoa du ardatz. Sketch batzuen bidez, gazteok izan ohi ditugun kezkak mahaigaineratzen dituzte aktoreek: menpekotasuna, adulterazioa, "lehen dastaketa", informazio falta Miguel Olmeda antzezlanaren zuzendariak dioenez, "beti egon dira drogak, baina inoiz ez da haiei buruz askatasunez hitz egiten; tabua izan da beti. Guk, aldiz, lan dinamiko, zuzen eta alaia egin dugu, gazteek gertu senti dezaten". Finean, droga kontsumo arduratsua aldarrikatu nahi du taldeak, "moralinarik" gabe eta era gazte eta dibertigarrian. Zenbait elementu erabili dituzte horretarako, tartean egungo musika erritmoak (hip-hop-a, house-a ). Euskal Herriko txoko askotara eraman nahi dute lana. Beraz, datozen asteean, Pikorrekoak zure herrian izango dira agian.

Aktoreak: Estibalitz Villa, Iñaki Rikarte, Iraitz Lizarraga eta Jon Elola
Gidoia: Peru C. Saban
Argiztatzea: Tom Donnellan
Musika: Victor Garcia de la Torre
Eszenografia: Carlos P. Donado
Ekoizpena eta banaketa: Zurine Martin
Zuzendaritza: Miguel Olmeda

Fitxa artistikoa