Maroofy: Zure kantu gustukoenak partekatuta abesti berriak ezagutaraziko dizkizun plataforma

Maroofy: Zure kantu gustukoenak partekatuta abesti berriak ezagutaraziko dizkizun plataforma Zure abesti gustukoenen erritmo antzekoak bilatu nahi dituzu? Algoritmo honek lagunduko dizu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maroofy-zure-kantu-gustukoenak-partekatuta-abesti-berriak-ezagutaraziko-dizkizun-plataforma/@@download/image/Captura de pantalla 2023-02-16 a las 7.08.10.png
2023/02/16

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Zure abesti gustukoenen erritmo antzekoak bilatu nahi dituzu? Algoritmo honek lagunduko dizu.
Maroofy: Zure kantu gustukoenak partekatuta abesti berriak ezagutaraziko dizkizun plataforma

Egun, ez dago plataformarik ez dena saiatzen zerbait gomendatzen entzun dezagun, ikusi edo erosi. Arazoa da, gehienetan gomendio horiek ez direla oso onak izaten. Orduan, zergatik ez alternatibak bilatu? Maroofy bilatzaileak musika gomendioak egiten dizkigu aurretik bilatzailean ipinitako gure kantu gustukoenean oinarrituta. Modu honetan, emaitzak zehatzagoak dira. 

Plataforma hau Subhash Ramesh garatzaileak sortua da eta abestien gomendio bilatzailea eskaintzen du helburu. Antzekotasunen bilaketa egiteko, iTunes-en dauden 120 milioi abestitik gora hartzen du oinarri moduan.

Eta benetan ondo funtzionatzen al du? Hori baloratzea norberaren esku dago. Nik esan dezakedana da, hainbat proba egin ditudala eta zenbait talde eta bakarlari interesgarri topatu ditudala bilatzaile berezi honi esker. Beraz, musikazale orok bere faboritoetan gordetzeko webgunea dela hau esango nuke.