Markes Iraizoz musikariak 'Erritmatika' lana kaleratu du

Markes Iraizoz musikariak 'Erritmatika' lana kaleratu du Trilogia baten lehenengo bolumena izateko asmoz jaio da diskoa, eta "hip hop kulturaren energia eraldatzailea oinarri hartuta". https://www.gaztezulo.eus/albisteak/markes-iraizoz-musikariak-erritmatika-lana-kaleratu-du/@@download/image/P1060238.JPG
2021/11/22

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Trilogia baten lehenengo bolumena izateko asmoz jaio da diskoa, eta "hip hop kulturaren energia eraldatzailea oinarri hartuta".
Markes Iraizoz musikariak 'Erritmatika' lana kaleratu du

Hainbat urtez Gasteizko Kodigo Norte taldean aritu eta gero, 2017. urtean ibilbide berriari ekin zion Markes Iraizoz gasteiztarrak. Bakarkako ibilbide hau ez da berria, ordea, bere disko propioak egitea beti izan baitu gustuko, bai taldeetan zein haietatik kanpo. Horren adibide dira, Independencia albuma (2009) eta Musicamina (2014). 2016. urtean Biltzarra proiektuaren parte ere izan zen.

Noizean behin reggae doinuak ere jorratzen ditu; esaterako Suaiarekin batera Arnasa (2017, Taupaka) maxia landu zuen, edota Unity Sound single-a osatu zuen R-Lantz Aiaraldeko Soinu Sistemako Selektah ekoizlearekin batera. Azken urte hauetan, berriz, Gatom, Indarrap, Diggin Sound eta beste batzuekin elkarlanak egiten aritu da.

Disko berria kaleratu du orain, "erritmoaren zientzia eta hip hop kulturaren energia eraldatzailea oinarri hartuta". Erritmatika lanak trilogia baten lehenengo bolumena izan nahi du, non "beatmaking, kontzientzia, euskal nortasuna, lerroak eta doinuak bat eginen duten". Hala dio zabaldu duen leloak: "Auzotik Hirira, Hiritik Herrira, Herritik Mundura, Bihotzari Bira". 

Diskoa Taupaka Elkartearen webgunean eros daiteke.