Markeliñe konpainiaren 'Ganbara' antzezlana izango da bihar Iruñean

Markeliñe konpainiaren 'Ganbara' antzezlana izango da bihar Iruñean Baserri munduaren eta bertan emakumeek izan duten paperaren inguruko obra da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/markeline-konpainiaren-ganbara-antzezlana-izango-da-bihar-irunean/@@download/image/Ganbara-Markeliñe-02-992x652.jpg
2023/05/05
Baserri munduaren eta bertan emakumeek izan duten paperaren inguruko obra da.
Markeliñe konpainiaren 'Ganbara' antzezlana izango da bihar Iruñean

Piztuta! Euskal Kultur begirada ekimenaren barruan, Markeliñe konpainiaren Ganbara antzezlana ikusteko aukera izango da bihar, maiatzak 6, Sanduzelaiko Civivoxean. Konpainiak berak sortutako lana da, eta soinu, keinu eta musikak janzten dute obra. Itziar Fragua antzezten eta Roberto Castro musika jotzen aritzen dira oholtzan. 

Honela deskribatu dute egileek antzezlanaren nondik norakoa: "Familiaren baserria saltzeko ideiak erdi lotan zeuden sentsazioak piztu ditu, bai eta jadanik gurekin ez daudenen oroitzapenak eta baserri munduko soinuak ere. Ondarea galtzeko beldurra sortzen da, izan ginenaren, garenaren oroitzapena galtzeko beldurra. Sustraietara egindako bidaia emozional honetan, iragana gogoratuko dugu etorkizunari aurre egiteko".

Ganbara lanak baserri munduaren oroitzapenak berreskuratu nahi ditu antzerki moldean, "autosufizientziak lana sortzen zuen mundu hura". "Etxea bizitzeko eta lan egiteko gunea zen, bai eta identitatearen ikur nagusia ere. Emakumeak baserrian bete duen funtsezko eginkizuna nabarmentzeko eta ohoratzeko ahalegina da, baserriko zutabea izan baita. Gogoeta jostagarria eta zirraragarria da, izan garenera eta garen bezalakoak izatea eragin duen horretara hurbiltzeko. Ikuskizunean, zuzeneko musika eta keinua dira emozioak transmititzeko hizkuntza", adierazi dute.

Emanaldia 18:30etik 19:30era izango da eta hemen eman daiteke izena. Sarrera hiru eurokoa izango da.