Marka batek ikur femeninoak ezabatu ditu bere konpresetatik inklusiboagoak bihurtzeko

Marka batek ikur femeninoak ezabatu ditu bere konpresetatik inklusiboagoak bihurtzeko Hilekoa ez da emakumeen kontuan soilik, trans gizonezkoek eta pertsona ez binarioek ere eduki dezakete, eta horregatik konpresak ez dira emakumezkoentzako produktu esklusiboa. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/marka-batek-ikur-femeninoak-ezabatu-ditu-bere-konpresetatik-inklusiboagoak-bihurtzeko/@@download/image/tampones-compresas-y-copas.jpg
2019/10/28

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Hilekoa ez da emakumeen kontuan soilik, trans gizonezkoek eta pertsona ez binarioek ere eduki dezakete, eta horregatik konpresak ez dira emakumezkoentzako produktu esklusiboa.
Marka batek ikur femeninoak ezabatu ditu bere konpresetatik inklusiboagoak bihurtzeko

Ezarritako “arauaren” kontra egunero borrokatu behar izaten duten transgenero edo transexualak diren pertsonek. Kanpotik ikusita erraza dirudi, baina barnetik zaila da guztia bi genero zurrunen baitan eraikita dagoen gizarte batean bizitzea.

Honen harira, oraintsu eztabaida sortu da Twitterren: zergatik dituzte hileroko higienearentzako produktuek ikur femeninoak? Eztabaida horretan aipatu zen pertsona ez binarioek eta gizonezko transek ere badutela hilerokoa.

Eztabaida hori abia puntu hartuz Always konpresa markak ekintzetara pasa nahi izan du iruzkin hauek erantzunez. Erantzun hauetan, Always markakoek adierazi zuten ♀️ ikur femeninoa ezabatuko zutela euren produktuetatik. Diseinu berria 2020ko urte hasieratik egongo da merkatuan.

Ekintza honek Estatu Batuen Hilekoaren Egun Nazionalarekin kointziditu du, non aldarrikatu den hilekoa ez dutela emakumezkoek soilik. Keinu hau txikiak baldin badira ere, normalizaziorantz eta aniztasunerantz aurrera pausuak dira.