Mario Llinas, Ohorezko Mikeldi Saria Zinebin

Mario Llinas, Ohorezko Mikeldi Saria Zinebin Azaroaren 9tik 16ra egingo dute Bilboko zine jaialdia. Zer berri dakartzan jakin nahi? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mario-llinas-ohorezko-mikeldi-saria-zinebin/@@download/image/zinebi 60.jpg
2018/09/19
albiste-laburra
Azaroaren 9tik 16ra egingo dute Bilboko zine jaialdia. Zer berri dakartzan jakin nahi?
Mario Llinas, Ohorezko Mikeldi Saria Zinebin

Berritasun ugari dakartza aurtengo Zinebik. Zuzendari berria izango du, Vanesa Fernandez; Ernesto del Rioren lekukoa hartuta, azaroaren 9tik 16ra bitarterako kokatu du jaialdia. Horrekin batera, dagoeneko iragarri dute aurtengo Mikeldi Saria; Mario Llinas uzenari eta gidoilari argentinarrak jasoko du.

Hain zuzen, Bilboko jaialdian film berria estreinatuko du Llinasek: La Flor . 14 orduko iraupena du filmak, eta, horregatik, hiru egunetan egingo dituzte emanaldiak: azaroaren 11tik 13ra.