Marilyn Manson

Marilyn Manson https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/05/13
albiste-laburra
Marilyn Manson
Uztailean hasiko da, Smashing Pumpkinsekin batera, The Pale Emperor disko berria aurkezten, AEBetan barrena eramango duen biran. Bitartean, baina, beste behin ere aktore lanetan sartu da. Let Me Make You a Martyr filma errodatzen ari da Oklahoman, Sons of Anarchy telesail ezagunean lankide izan dituen Mark Boone Jr. eta Niko Nicoterarekin batera. Mansonek soldatapeko hiltzaile baten papera egingo du.