Marihuanaren zahar-etxea

Saving Grace filma gogoratzen baduzue, antzeko zerbait egin dute Suitzako Tilleuls zahar-egoitzan. Filmean, Grace protagonista heldutasunera iristen hasi den emakume lorezaina da, eta errenta ordaintzeko orkidea maiteak alboratuko ditu, haien ordez marihuana terapeutikoa ekoizteko. Suitzako zahar-etxean ez dute errenta ordaintzeko arazorik, baina 2017tik, bertako pazienteak CBD-rekin artatzen dituzte (%1 THC-dun kanabisa). Hala, bertako zaharrek ez dute soilik tea hartzen erlaxatzeko eta minez ahazteko.
Saving Grace filmeko irudia.
Zehazki, Tilleuls zahar-egoitzako proiektua muga terapeutikora iritsi diren pazienteekin jarri dute martxan, froga moduan. Oraingoz, bai proiektuan parte hartu dutenek eta baita haien senideek ere, CBD-a hartzearen ondorio positibo ikaragarriak nabarmendu dituzte.
Besteak beste, kalamu terapeutikoa kontsumitzean hainbat minen leuntze nabarmena sentitu dute, hala nola, min muskularrak, goragalea, buruko minak, min kronikoak eta estresa. Gainera, umoreak hobera egin die, eta zenbaitek besoak altsatzeko eta hobeto mugitzeko gaitasuna berreskuratu dute.