Marihuanaren aroa Kanadan

Marihuanaren aroa Kanadan Adi! Bihartik aurrera, Kanadan erabat librea izango da kalamua ekoiztea eta kontsumitzea, bai osasunerako zein aisialdirako; albiste ona, ezta? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/marihuanaren-aroa-kanadan/@@download/image/64510kanada-marijuana.jpg
2018/10/16
berria
Adi! Bihartik aurrera, Kanadan erabat librea izango da kalamua ekoiztea eta kontsumitzea, bai osasunerako zein aisialdirako; albiste ona, ezta?
Marihuanaren aroa Kanadan

Agendan apuntatu; bihartik aurrera, hilak 17, Kanadan erabat legala izango da marihuanaren kontsumoa zen ekoizpena, dela osasunerako zein aisialdirako. Hala, kalamuaren despenalizazioa burutu duen herrialde handienean bihurtu da Kanada. Albiste honekin, beraz, Justin Trudeauk 2015eko hauteskunde kanpainan egindako promesa bete du.

Ez da cannabisa despenalizatu duen lehen herrialdea; esate baterako, 2013an Uruguaik pausoa eman zuen eta AEBetako bederatzi estatutan ere dagoeneko librea da kalamuaren kontsumoa. Horrekin batera, gaur egun 29 herrialdetan erabilera terapeutikorako baimentzen da. Eta hemen halakorik onartzeko aukera ikusten duzue?