Marihuana-lapurreta

Marihuana-lapurreta https://www.gaztezulo.eus/albisteak/marihuanalapurreta/@@download/image/1zuz.jpg
2012/12/13
berria
Marihuana-lapurreta
Stephen Knight Texasko 17 urteko gaztea atxilotu egin dute, etxean omen zeuzkan marihuana-landareak lapurtu zizkiotela salatu ondoren. Knightek poliziari azaldu zionez, hiru lapur sartu zitzaizkion etxera; hankak lotu omen zizkioten, eta marihuana-landareak eta telebista lapurtu. Poliziako kideek Knighten etxea miatu zuten, eta orduan aurkitu zituzten hainbat marihuana-landare, lau gramo marihuana kontsumitzeko prest, eta estasi-pilula bat. Ondorioz, lapurretaren biktima atxilotu zuten.