Marihuana landatzen irakasten duen unibertsitatea

Marihuana landatzen irakasten duen unibertsitatea Thailandiako unibertsitate honetan, 'kalamuaren historia' edota 'marihuana terapeutikoaren erabilerak' dira ikasgaietako batzuk. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/marihuana-landatzen-irakasten-duen-unibertsitatea/@@download/image/marihuana-k3ZF--620x349@abc.jpg
2019/05/15
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Thailandiako unibertsitate honetan, 'kalamuaren historia' edota 'marihuana terapeutikoaren erabilerak' dira ikasgaietako batzuk.
Marihuana landatzen irakasten duen unibertsitatea

Kalamuaren ekoizpena goraka doan negozioa da Thailandian; horregatik, Rangsit unibertsitate pribatuak marihuanaren ekoizpenaren inguruko ikasgaiak txertatuko ditu bere ikasketa egitarauan. Besteak beste, Marihuanaren historia, Ekoizpenaren teknologia edota Marihuana terapeutikoa izango dira eskainiko dituzten ikasgaietako batzuk. Helburua? Etorkizuneko marihuana ekoizleek landarearen ekoizpenaren inguruan jakin beharreko guztiak ezagutzea.

Datorren ikasturtean hasiko dira ikasgaiok irakasten, nekazaritza fakultatean; lau urteko graduan marihuanarekin lotutako hainbat ikasgai aukeratu ahalko dituzte, ondoren munduko edozein marihuana ekoizpenetan lan egiteko. Gainera, unibertsitateak marihuana terapeurikoa aztertzeko ikerketa gunea irekiko du. 

Kalamua modu egokian lantzeko formakuntza jaso duten langileak nahi ditu Thailandiak, etorkizunean marihuana landetxeak eraiki ahal izateko. Hain zuzen, herrialdeak iaz baimendu zuen marihuana terapeutikoaren erabilera.