Marian Fernandez, IBAIAko presidente berria

11 urteren ostean, Abra Prod ekoizpen etxeko Joxe Portela ekoizleak IBAIAko presidente kargua utziko du, eta presidenteorde izango da aurrerantzean. Bere ordez, Marian Fernandez Pascal izango da zuzendari berria.
Ibilbide luzea du zinemagintzan; 2008an Txintxua Films sortu zuenetik, Amona Putz! (Telmo Esnal, 2009), Bertsolari (Asier Altuna, 2011), Zela Tovke (Asier Altuna, 2013), Hubert Le Blon-en Azken Hegaldia (Koldo Almandoz, 2014), Soroa (Asier Altuna, 2014), Amama (Asier Altuna, 2015), Sipo Phantasma (Koldo Almandoz, 2015) eta Dantza (Telmo Esnal, 2018) bezalako proiektu anitz eta interesgarriak ekoitzi ditu.
Iturria: Zinea.eus