Maria Fagan (Mery May): "Musikatik beti dago zer ikasia"

2008ko Danbaka musika lehiaketan aditu genuen lehendabizikoz Maria Faganen ahotsa, baina musika ttikitatiko laguna du 23 urteko arrasatearrak. Zeharkako txirula jotzen ikasi zuen aurrena, eta gitarra gero. Orain, Bordelen du bere proiektuaren muina.
Gazterik eman zenuen izena Danbaka lehiaketan. Zerk bultzatu zintuen parte hartzera?
Zergatik ez parte hartu?! Lehiaketa guztiek balio dute egiten duzun musika zabaltzeko, nahiz eta ez irabazi, eta nire kasuan hala gertatu zen.
2010eko Gaztea Maketa Lehiaketan aipamen berezia jaso zenuen ondoren.
Ezusteko handia izan zen. Aurreko hartan bezalaxe, galdera bera egin nion nire buruari: "Eta zergatik ez?!" Zortea probatu eta azkenean finaleraino iritsi nintzen. Pozgarria izan zen! Hedabideen eraginez, gainera, leku gehiagotatik hots egin zidaten kontzertuak lotzeko.
'Free like an angel' kantarekin sailkatu zinen, askatasunaz ari da...
Bikote haustura batez zehazki. Oso libre sentitu nintzen eta inspirazioa etorri bezain laster idatzi nuen honi buruz. Nire kantek sentimenduak islatzen dituzte bereziki.
Zertan ibili zara azken aldian?
Bordelen izan nintzen zazpi hilabetez. Horri esker orain Mery May hainbat taldekidek osatzen dugu; beste birekin batera ari naiz: Franck Lapuyade perkusioan eta Cedric Menesguen gitarran.
Noiz eta nola elkartu zineten?
Bordelen oso ugariak dira Jam Session deritzonak. Horietako batean jo nuenean ezagutu nuen Franck bateria. Hainbat gauetan aritu ginen elkarrekin eta hortik gutxira bere laguna, Cedric, ekarri zuen beste gitarra batekin probatzeko. Egia esan, nire kantak oso ondo jarraitzen dituzten musikari apartekin egin dut topo.
Arrasatera itzuli zinen gero, baina Bordelen zenuen taldea... nola uztartu daiteke hori?
Bai horixe, beti bide konplikatuenetik! barrez. Arrasate inguruan saiatu naiz musikariak aurkitzen, baina oso zaila da zure kantak zuk nahi bezala jarraituko dituzten musikariekin topo egitea. Bordelen aurkitu dut hori. Distantzia da konplikazio bakarra, baina Sareari esker erraza dugu, entseguetarako asko erabiltzen dugu, eta hilean behin, gutxienez, hara joaten naiz.
Hala ere, ez da izan duzun talde bakarra. 2006an Foxy Boxirekin hasi zinen.
Bai, lau ginen eta guztiontzat aurreneko taldea izan zen hura. Oso garai polita izan zen, kanta ugari konposatu genituen elkarrekin... baina azkenean bakoitzak bere bidea jarraitu zuen. Moreno baxua esaterako Los Galerna bandan dabil orain.
Zuk ere zure bidea egin duzu. Agerikoa da The Beatles, Neil Young eta gisakoen eragina, adibidez.
Bai, baina momentu honetan eta ziur asko luzerako, Bon Iver eta Ben Howard dira nire inspirazio iturria. Biak ikusi ditut kontzertuan eta, musikari apartak izateaz gain, zuzenekoan ikaragarriak dira. Hauengandik ideia asko jasotzea espero dut!
Zer behar da egun musikatik bizi ahal izateko?
Askotan zortea izaten da. Leku eta momentu egokia aurkitzea. Badaude musikari asko ezagunak izan gabe ere izugarrizko kantak dituztenak, baina horretarako produktore egokiarekin egin behar da topo... Non sartzen dira?
Pausoz pauso... Momentuz, baduzu estudioan sartzeko asmorik?
Bai horixe! Makina bat kanta daukat. Oraingoan hamar bat abesti jasoko dituen bilduma egiteko asmoa dut, jada pare bat grabatuta daude, baina oraingo honetan ez dut, aurrekoan bezala, guztia asteburu bakarrean bukatu nahi. Abestiak ondo pentsatu eta sentimenduz jorratu nahi ditut. Horretarako behar bezainbeste denbora hartuko dut.
Etorkizuneko erronka?
Ikasten jarraitzea. Musikatik beti dago zer ikasia.